BeBasqueTalentNetwork

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Pribatutasun Politika

Norberaren datuen babesari buruzko indarreko araudia (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta informazioaren gizarteko nahiz merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko arauak (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betetzeko asmoz, bizkaia:talentek erabilera-baldintza hauen berri ematen dizu, www.bizkaiatalent.eus eta www.bebasquetalentnetwork.eus web orriaren bitartez egindako eragiketa guztietan ezarriko dira-eta (galderak, lan-eskabideen bidalketak…).

  1. Legezko datuak

ERABERRIKUNTZA ETA EZAGUTZAN ADITUAK DIREN PERTSONEN MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO ELKARTEAK (aurrerantzean, bizkaia:talent) honako helbide hau dauka:

Bizkaiko Parke Teknologikoa

  1. eraikina, 300. Modulua – Laga bidea

48160 Derio

Bere IFK G-95326583 da, Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta eta, uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera, erregistro horretan behar bezala inskribatutako www.bizkaiatalent.eus eta www.bebasquetalentnetwork.eus domeinuaren titularra da.

  1. Jabetza intelektuala

Web orriko eta bertako edukietako jabetza intelektualaren eskubideak bizkaia:talenten titularitatepekoak dira.

Erabat debekatuta egongo da orri hau nola edo hala aldatzea. bizkaia:talentek ez du inolako erantzukizunik izango, orrian bertan baimenik gabeko edonolako manipulazio edo aldaketarik egiten bada. bizkaia:talentek ez du inolako erabilera-baimenik emango bere jabetza industrial zein intelektualaren eskubideen arloan edo web orriarekin, zerbitzuarekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren arloan.

Erabat debekatuta egongo da web orri honetako edukiak oso-osorik edo zati batez erreproduzitzea, euren jatorria aipatzen ez bada edo horretarako berariazko baimenik eskatu ez bada. Web orri honetako informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta bizkaia:talenten jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalterik eginez gero, kasuan kasuko ekintzak jarriko dira abian, eta, horren ondorioz, kasuan kasuko erantzukizunak sortuko dira.

  1. Erabilera-baldintzak

Web orri hau bizkaia:talentek sortu du, informazioa eskaintzea du helburu eta banan-banan zein dohainik erabili daiteke.

Zilegizko erabilera. Erabiltzaileak legeen eta trafikoko erabileren arabera erabili beharko ditu web orri hau eta bertako zerbitzuak. Horrez gain, ez ditu web orri hau eta bertako zerbitzuak erabiliko, helburuak edo ondorioak zilegizkoak ez direnean edo hirugarrenen eskubide zein interesen kalterako direnean edo nola edo hala web orria eta zerbitzuak kaltetu, hondatu, gainkargatu edo higatu egin daitezkeenean edo erabiltzaileek web orria nahiz zerbitzuak behar den moduan erabiltzeko aukerarik ez daukatenean.

Betebehar hori bete ezean, horren ondorioz sortu daitekeen edozein kalte-galerarengatik erantzun beharko da bizkaia:talenten eta hirugarrenen aurrean.

Erroreen bermea. bizkaia:talentek ez du bermatzen web orrian sartzean edo bertako edukia ikustean inolako errorerik gertatuko ez dela. Argitalpen ofizialak aipatu edo erreproduzituz gero, informazioa eskaintzea baino ez da izango helburua. Hori dela eta, kasuan kasuko buletin edo iturri ofizialean argitaratutakoa hartu beharko da kontuan ondorio guztiei begira.

Zerbitzuaren erabilgarritasuna. bizkaia:talentek behar besteko ahalmena izango du, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe bere web orriko informazioa edo konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko eta eguneratzeko. bizkaia:talentek ez du bermatzen web orria eta bertako zerbitzuak erabilgarri egongo direla eta jarraipena izango dutela. Ahal dela, web orriaren eta bertako zerbitzuen funtzionamenduko etenen berri emango da aldez aurretik.

bizkaia:talentek ez du inolako erantzukizunik izango honako egoera hauen ondorioz sortu daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik: web orria eta bertako zerbitzuak erabilgarri ez egotea edo jarraipenik ez edukitzea; erabiltzaileen ustez web orriaren eta bertako zerbitzuen ondorioz erabilgarritasunean iruzurra gertatzea; web orriak eta bertako zerbitzuek huts egitea; eta, batez ere, modu esklusiboan gertatu ez arren, web orrietan edo zerbitzuak ematen dituzten web orrietan sartzean akatsak sortzea.

  1. Bertoko informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna

Erabiltzailea jakitun da, eta borondatez onartzen du bere erantzukizun esklusibopean erabiliko dituela web orria eta bertako zerbitzuak nahiz edukiak. Izan ere, web orrian sartzea eta bertako informazioa erabiltzea hori egiten duenaren erantzukizuna baino ez da izango. bizkaia:talentek ez du inolako erantzukizunik izango web orrian sartzean edo bertako informazioa erabiltzean edo edonolako iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresariala babesteko asmoz horiek guztiak ezartzean sortu daitezkeen ondorio edo kalte-galerengatik. bizkaia:talentek ez du inolako erantzukizunik izango web orri honetan aipatzen diren hirugarrenen esteketako edukien edo lotunearen ondorioz sortutako arazoengatik.

  1. Norberaren datuen babesa

“Datuak babesteko indarreko arautegiaren arabera, jakinarazi egiten dizugu erregistroaren bitartez arakatutako datuak programen, proiektuen eta ekitaldien fitxategian gordeko direla eta fitxategi hori bizkaia:talent elkartearen ardurapean egongo dela.

Arakatutako datuak bizkaia:talent elkartearen helburu sozialaren arloan programak, proiektuak eta ekitaldiak kudeatzeko erabiliko dira.

Bizkaia:talenten web orrietan edo zerbitzuetan sartzeko orduan norberaren daturik bildu behar bada, jakinarazi egiten da Norberaren Datuak Babesteko indarreko araudian eta gainerako garapen-arauetan xedatutakoaren arabera tratatuko direla datuok.

Erabiltzailea jakitun da, eta borondatezko baimena ematen dio bizkaia:talenti, hirugarrenei erabiltzaileak emandako datu guztiak eta/edo batzuk lagatzeko, Norberaren Datuak Babesteko indarreko araudian eta gainerako garapen-arauetan xedatutakoa kontuan hartuta.

Emandako datu horiek Norberaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean norberaren datuetarako behar bezala inskribatutako fitxategi automatizatuan gordeko dira.

bizkaia:talentek datuak babesteko indarreko legeria betetzen du, eta behar besteko prozedura administratibo zein teknikoak ezarri ditu, bildutako datuen segurtasuna bermatzeko.

Bizkaia:talenten pribatutasun-politikak erabiltzaileari bermatzen dio datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duela. Horretarako, ohiko posta bidali beharko du Bizkaiatalenten helbide honetara:

Bizkaiko Parke Teknologikoa 804. eraikina, 300. modulua Laga bidea 48160 Derio Bestela, e-posta helbide honetara bidali besterik ez du: info@bizkaiatalent.eus

 

Programen, proiektuen eta ekitaldien fitxategia

Lan-eskaintzetako izangaien eta interesdunen datuak harpidetu dituzten eskabideak kudeatzeko erabiliko dira. Horrela, bada, curriculum vitaeko datuak ikusgai egongo dira profil zehatzen inguruko interesa duten enpresa eta konpainientzat.

Era berean, izangaien kokapen geografikoa hirugarrenentzat ere egongo da ikusgai webguneko foroan, plataformako zenbait ingurune sozial eta networking-eremutan eta bizkaia:talenten web-zerbitzuan, betiere, erabiltzaileek bizkaia:talenten plataforma darabilten hirugarrenek kokapen hori ikusteko aukera abian jartzen badute.

Beraz, oro har, bizkaia:talent sareko erabiltzaileen datuak honako hauexei jakinarazi ahal izango zaizkie: eskatutako profilen inguruko interesa duten erakunde pribatuak; edozein hirugarren, web orriaren bidez; hezkuntza-erakundeak, instituzio horiekin hitzartutako edo itundutako programak kudeatzeko esparruan; eta Europar Batasuneko erakundeak, betiere, bizkaia:talentek emandako eta kudeatutako laguntzen eta dirulaguntzen arloko eskumenik badute.

Erakunde pribatu edota publikoetako harremanak eta profesionalak

Bizkaia:talentek enpresetako eta hezkuntza-erakunde pribatu edo publikoetako harremanetarako pertsonen datu profesionalak tratatuko ditu, bizkaia:talent elkartearen helburu sozialaren arloan izangaien profilak eta zenbait programa eta ekitaldi kudeatzeko.

Testuinguru horretan, nahiz eta datu profesionalak izan, enpresetako eta hezkuntza-erakunde pribatu edo publikoetako harremanetarako pertsonek behar besteko baimena ematen dute, bizkai:talentek hirugarrenei datuak jakinarazteko eta enpresek eskainitako lanetarako izangaiak eta hezkuntza-erakundeekin hitzartutako edo itundutako programak zein ekitaldiak kudeatzeko.

Lehen azaldutako jardueren esparruan, bizkaia:talentek behar besteko ekitaldiak egingo ditu, talentuaren kudeaketarako eta laguntzetarako programetako hautatuen, interesdunen eta izangaien artean jakintza, zabalkundea eta networkinga sustatzeko. Bertan, gainera, dokumentaziorako nahiz komunikaziorako kanpainak ere egingo dira argazkien, multimediako materialen, bideoen, soinu-materialen… bidez, eta zenbait plataforma sozialetan argitaratu ahal izango dira, baita sare sozialetan (facebook, twitter…) eta bizkaia:talenten web orrian ere.

Enpresek eta enpresetako profesional ordezkariek eskuragarri dituzten izangaien datu pertsonalak eta curriculum vitaeak ezin izango zaizkie hirugarrenei jakinarazi eta laga interesdunen baimenik izan gabe, datuen babesari buruzko indarreko arautegian xedatzen den bezala.

Aplikazio mobila

Web orriaren bidez arakatutako erregistro-datuak identifikaziorako eta egiaztapenerako erabili ahal izango dira bizkaia:talenten aplikazio mobilean. Hartara, bizkaia:talentek bere web orriaren bidez eskainitako zerbitzu, programa eta albiste berberak eskuratzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Edonola ere, interesdunek eta zilegitasuna dutenek datuok eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte honako honexen aurrean: bizkaia:talent, Bizkaiko Parke Teknologikoa, 804. eraikina, 300. modulua (48160 DERIO). Horretarako, nor diren egiaztatu beharko dute.”

  1. Cookien erabilera

Gure web orriak cookieak eta erabiltzailearen ordenagailuan sortutako datu-fitxategi txikiak erabiltzen ditu, honako informazio hau lortzeko:

**Erabiltzaileak gure web orria azken aldiz bisitatu zueneko data eta ordua.

**Eremu mugatuetarako sarbidea kontrolatzeko segurtasun-elementuak.

Erabiltzaileak cookieen sorrera eragozteko abagunea izango du, eta, horretarako, kasuan kasuko aukera hautatu beharko du bere nabigazio-programan. Nolanahi ere, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, cookieak desaktibatu ondoren web orria ondo ez badabil.

  1. Ezarri beharreko legea eta jurisdikzioa

Web orri hau erabiltzen denean, Espainiako legea hartu beharko da kontuan, erabiltzailearen lege-ingurunea edozein dela ere. Baldintza hauek interpretatzean sortu daitekeen edozein gatazka bizkaia:talenten jarduera garatzen den lekuko auzitegietan ebatziko da.

Zeure posta elektronikoaren helbidea ematen badiguzu, bizkaia:talentek emandako zerbitzuekin lotutako jakinarazpenak bidaltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.


×
×
Linkedin Twitter Google Plus
×